COVID-19AREN GAINEKO ARDURADUN ESKOLAREN ADIERAZPENA

COVID-19aren garapenaren eta erakundeek luzatutako oharren aurrean, Arduradun Eskolak honako jakinarazpena egin nahi du:

  1. Bere kideen, irakasleen eta ikasleen osasuna eta segurtasuna bermatu nahian, begirale ikastaroko eskolak etetea erabaki dugu, hurrengo 14 egunetan zehar.
  2. Bestalde, Gurutze Zuria 1-etxaben dagoen bulegoa itxita egongo da jendearen arretari dagokionez. Hala ere, gurekin harremanetan jar zaitezkete posta elektronikoz zein telefonoz ohiko ordutegian: info@arduraduneskola.org 945 24 03 43
  3. Etenaldi hau luzatu daiteke, erakundeek honela badiote; hala izatekotan, jakinariziko zaizue.
  4. Erabakia Osasun Ministerioak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Gasteizko Udalak luzatutako neurriekin bat eginez hartu da.
  5. Arduradun Eskolak erakundeen ohar guztiak betetzera dei egiten du, birusa sahiesteko edo beste pertsonei ez kutsatzeko.

Arduradun Eskolak mediku eta osasun zentroen lana balioztatu nahi du eta bere kide guztiak arduratsu jokatzera dei egiten du. Azkenik, desinformazioa eragozteko, erakunde publikoek eta hedabieek plazaratzen duten informazioaren berri jasotzea gomendatzen du.