Eskola

GUREKIN DATORREN HISTORIA

Arduradun Eskola, 1979an Eskaut Mugimendu Katolikoa-ren barnean sortu zen eta 1986an Eusko Jaurlaritzaren onarpen ofiziala lortu zuen. Ordutik ona gazte hezitzaileren prestakuntzan dihardu, hau da aisialdiaren heziketan ibili nahi diren gazteak trebetasun eta abileziaz hornitzea du helburu eta iharduera. Horretarako hiru aspektua lantzen ditu:

  • GIZA HEZIKETA, hezitzaileek garapen eta heldutasun pertsonala lor dezaten.
  • HEZIKETA PEDAGOGIKOA, heziketa iharduerari koherentzia eta nortasuna emateko.
  • HEZIKETA TEKNIKOA, heziketaren lana aurrera eramateko beharrezkoak diren baliabide pertsonalak eta ahalmen teknikoa eskuratzeko.

Arduradun Eskolak aisialdiko begiraleei baloreak eta irizpideak eta transmititzea du helburu.

Eusko Jaurlaritzak Arduradun Eskola ofizialki aitortzen du.