Zeregina eta baloreak

ZEREGINA

Gazte hezitzaile prestatzea, baina ez edonolako hezitzaile, baizik eta bere balore etikoengatik, trebakuntza sendoarengatik, ekintzarako gaitasunarengatik antzeman daitezkeen eta gizartearen garapen eta aldaketaz arduratsuak izango diren hezitzaileak.

GIDARI-BALOREAK

Bere heziketa eginkizunean, bai eskolako zuzendariek, bai irakasleek bete eta ikasleengan sortu behar duten balore eta jarrerak honako hauek dira:

  • Zintzotasuna.
  • Gizaki guztiekiko errespetua, inolako bereizketa egin gabe, ezta arrazarengatik, ezta sinimenengatik, ezta sexu edo joera sexualarengatik.
  • Naturarekiko errespetua.
  • Taldean lan egiteko gogoa eta joera.
  • Zerbitzu jarrera.
  • Baliabideen kudeaketa egokia.